Etxalarko Udalak Lurriztiederrako ahuntzak bere gain hartzeko epea zabaldu du auzotarrentzako

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 10a, 19:00

Martxoan jaberik gabeko ahuntzak agertu ziren Etxalarko Lurriztiederra auzoan, eta jabea agertu ez dela ikusita, animalia basatutzat jo dituzte. Orain, Udaleko Osoko Bilkurak hilabeteko epea ematea erabaki du, auzotarren batek ahuntzak bere gain hartu eta beretzat hartzeko interesa duen ikusteko. Interesatuek udaletxean eman beharko dute izena. Epe igarota inork ez badu ahuntzenganako interesik erakusten, abeltzaintzako enpresa edo lanbide talderen bati eskainiko zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun