Lesakako slalom lasterketaren bosgarren edizioa larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 10a

Ziharka Sport eskuderiak antolatuta, aurten bosgarren edizioa beteko duen Lesakako slalom proba larunbat honetan, abuztuaren 12an, Alkaiaga industrialdean eginen dute. Nafarroako Open Slalomerako puntuagarria izanen da.

11:00etatik 13:00etara egiaztapenak eginen dituzte. 15:00etan entrenamenduekin hasiko dira eta ondotik hasiko da txapelketa ofiziala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun