Janus Lester taldeak kontzertua emanen du ortzirale honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 9a, 13:00

Arantzako Aterpeak antolatutako udako kontzertu zikloaren barrenean, ortzirale honetan, abuztuaren 11n, Janus Lester taldearen doinuez gozatzeko aukera izanen da. 19:30ean hasiko da emanaldia.

Aurtengo udako kontzertu zikloan, dagoeneko Joseba Irazoki eta Agara eta Arima Soul System eta DJ Makala pasatu dira Aterpeko oholtzatik. Ortzirale honetan, Jokin Pinatxoren taldeak hartuko du lekukoa eta abuztuaren 26an Keu Agirretxea eta Mikel Arakistain eta irailaren 2an Dingwash taldea gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun