Bestak 2023

Baserrietara eta zahar etxera ere ailegatu dira musika doinuak eta kantuak Berako bestetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 7a, 11:00

Plaza inguruko musika ez ezik, ohiturari eutsiz, musika doinuak eta kantuak Berako baserri auzoetara eta zahar etxera ere ailegatu dira aurten ere Berako bestetan. Hondarreko egunean, igandean, Bera kantari eta Ezpelur gaiteroak Dornaku eta Suspelttiki auzoetan ibili ziren.

Aitzinetik, ortziralean, musika eskolako trikitilariak eta pandero-jotzaileak Garaitarretan ibili ziren eta larunbatean, Irats taldeko trikitilariak eta pandero-jotzaileak Suspelan aritu ziren eta Ezpelur gaiteroak Kaulen.

San Jose Zahar Etxean ere izan dituzte musikariak bisitari: bezperan Ezpelur gaiteroak izan ziren, San Jose egunean eta ortziralean Incansables txaranga eta igandean, Kuxkuxtu txaranga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun