Aste honetan Glasgown (Eskozia) jokatzen ari da UCIk antolatutako munduko txirrindularitza txapelketa. 70 eta 74 urte artekoen kategoriako lasterketan hirugarren izan zen Luciano Mitxelena Irazoki lesakarra, larunbatean Perth hirian bukatu zen 87 kilometroko fondo erdiko lasterketan. Tropeltxoaren sprintean erabaki ziren dominak eta urrezkoa eta zilarrezkoa Frantziako Liberto Correas eta Bernard Siguenzarentzat izan zen. Meritu handiko brontzezko domina Luciano Mitxelenak lortu zuen. 2 ordu, 29 minutu eta 43 segundo behar izan zuten lasterketa bukatzeko.