Burgosko Merindadeetara bidaia antolatu du Beti Gaztek irailaren 12tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 6a, 10:00
Bertze zenbait herriren artean Medina de Pomar bisitatuko dute Burgosen.

Apuntatzeko epea abuztuaren 18an bukatuko da

Heldu den irailaren 12tik 14ra Burgoseko Merindadeetara bidaia antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Plaza mugatuak dira eta apuntatzeko epea abuztuaren 18an bukatuko da. 📝Izena emateko idatzi telefono honetara: 617 21 24 49 (Amaia).

Autobusean joanen dira. Irailaren 12an, asteartean 08:00etan abiatuko dira Lesakatik eta irailaren 14an, ortzegunean 21:00etan bueltatuko dira Lesakara. Bidaian zehar zenbait herri bisitatuko dituzte: Frias, Oña, Tobera, Villarcayo, Puentedey, Ojos Guareña, Espinosa de los Monteros, Orbaneja eta Medina de Pomar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun