Bestak 2023

60 lagunek parte hartu dute Berako bestetako danborradan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 4a, 14:00

Eguraldiagatik ibilbide laburragoa egin dute, lehen aldiz Nekane Lasagaren zuzendaritzapean

Gaurko eguraldi euritsuak Berako bestetako danborrada baldintzatu du, baina halere, ia 60 lagunek astindu dituzte beraien danborrak, lehen aldiz zuzendariaren aginte-makila Joseba Lasarteren eskutik hartu duen Nekane Lasagaren gidaritzapean.


Musikariak eta danbor-jotzaileak ez dira Herriko Etxeko Plazatik abiatu, Toki-Onako estalpetik baizik. Hasieran bertan egitekoa zuten emanaldia, baina ateri une bat aprobetxatuz, ibilbide labur bat egin dute Altzate karrikan barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun