Bestak 2023

Arretarako puntu morea izanen dute asteburuan Berako bestetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 3a, 18:00
Gisa honetako puntu morea paratuko dute asteburuan Berako bestetan.

Ortziralean eta larunbatean 23:00etatik 07:00etara paratuko dute Mukixu Haur Eskolan 

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak bultzatuta, Berako bestetako ortzirale eta larunbatean (abuztuak 4 eta 5)  Puntu Morea  paratuko da Mukixu Haur Eskolan, 23:00etatik 07:00etara.Puntu Morea besta eremuan emakume* nahiz LGTBIQ+ kolektiboko kideren batek eraso bat pairatuz gero, arreta eta laguntza zuzena eta profesionala eskaintzeko zerbitzua da.  
Edozein intentsitateko erasoen aitzinean, erasoa jasan duen pertsonari aurrez aurreko arreta emozionala eta bidelaguntza eskainiko zaio, egoera horri aurre egiteko dituen aukeren inguruko informazioa eta aholkularitza emanez.

 

Horretarako, puntuan une oro Emagin Elkarteko bi emakume* aditu egonen dira. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzutik telefono bat aktibatu da Puntu Morean dauden kideek aktibo izateko, modu honetan, eraso bat gertatuz gero Puntu Morera laguntza eskatzeko deitu daiteke. Hau da telefonoa: 722 467 197.

Horrez gain, indarkeria sexistarekiko edozein gertaera edo bizipenen inguruko informazioa helarazi nahi bada, berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatzi daiteke, jasoko den informazio guztiaren anonimotasuna bermatuta egonen da. Ortziralean eta larunbatean 23:00etatik 07:00etara paratuko dute Mukixu Haur Eskolan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun