Arima Soul System taldeak joko du abuztuaren 5ean Arantzako Aterpen

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 3a, 12:00
Arima Soul System taldeak joko du larunbat arratsaldean Aterpen eta arratsean DJ Makala ariko da.

Larunbatean 19:30ean ariko da eta 22:30ean DJ Makalak hartuko du lekukoa

Arantzako Aterpean uda honetan ere musika zikloa abiatu dute. Joan den larunbatean Joseba Irazoki eta Agara aritu ziren eta larunbat honetan, abuztuak 5, 19:30ean Arima Soul System (Lidia Insausti eta Makala) ariko da eta 22:30etik aitzinera DJ Makalak hartuko du lekukoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun