Bestak 2023

Bestabus zerbitzua izanen da Berako bestetako ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 2a, 12:00

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta bestabus zerbitzua izanen da Berako bestetan Bortzirietako gainontzeko herrietatik Berara modu seguruan joateko. Bi egunetan izanen da zerbitzua:  ortziralean eta larunbatean, abuztuaren 4an eta 5ean.

Joan etorriak bortz euroko prezioa izanen du, eta antolatzaileek nabarmendu dute autobus barrenean ez dutela errespetu faltarik onartuko. Bi egunetan ordutegi berdina izanen du autobusak.

Arantzatik 20:45ean eta 23:00etan aterako dira autobusak, eta Igantzitik 21:00etan eta 23:15ean pasatu ondotik, 21:15ean eta 23:30ean ailegatuko da Berako Euskaldunara. Etxalartik, aldiz, 21:30ean eta 23:45ean aterako da autobusa Landaburutik eta 21:45ean eta 00:00etan pasako da Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik. Beran, Euskaldunan geldituko da autobusa.

Itzultzeko, aldiz, Lesakara joateko autobusak 03:30ean, 05:30ean eta 07:15ean abiatuko dira Euskaldunatik eta 15 minututan ailegatuko da Lesakako suhiltzaileen aparkalekura. Etxalarrera, Igantzira eta Arantzara joateko, 04:00etan eta 06:00etan aterako da autobusa Euskaldunatik eta Etxalartik, Igantzitik pasata Arantzara ailegatu da abiatu eta 45 minututara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun