Ziburuko Tristan Janmart eta Tolosako Ane Iturria nagusitu dira bart gauean egindako Berako IX. Gau Krosean. Eztakit izan da Berako kuadrilla arteko lehian onena, Antzinera taldearen aitzinetik. Gure Txokoa hirugarren izan da. Ikus sailkapen osoa
7,4 kilometro luze eta 300 metroko desnibel positiboa duen proba burutzeko 32 minutu eta 32 segundo behar izan ditu Janmart ziburutarrak. Bigarren Eztakit kuadrillako Ibon Erdozain beratarra izan da (33.44) eta hirugarren Idiazabalgo Xabier Sanchez (33.49).
Emakumezkoetan, Ane Iturriak 39 minutu eta 26 segundo behar izan zituen lasterketa bukatzeko; bigarren Itxaro Zabaleta leitzarra izan zen (40.43) eta hirugarren Eztakit taldeko Ane Eltzaurdia beratarra (40.57).
Korrikalari beteranoenaren saria Montse Garmendiak eskuratu zuen eta gazteenarena Xabier Perez Tapiak.
Kuadrillaka, aipatu bezala, Eztakit izan da jendetsuena eta bizkorrena; bigarren Antzinera taldea izan da eta hirugarren Gure Txokoa.