Bestak 2023

Besta aitzinetik txupinazoa bota dute Berako San Jose egoitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 1a, 15:30

Ofizialki bihar hasiko dira Berako bestak, baina, horren aitzinetik San Jose zahar etxean gaur bota dute txupinazoa. Jubilatzekotan diren lau langilek bota dute eta besta giro ederra izan dute.

Aspaldiko ohitura dute Berako San Jose zahar etxean besta aitzinetik txupinazoa botatzea, eta pandemiaren ondorioz urte batzuez egin gabe egon ondotik, gaur berriz ere bota dute. Bertsoak, erraldoien konpartsa, musika... Denetariko ekintzak izan dituzte gaur goizean eta txanpaina eta aperitiboa ere hartu dituzte.

Aspaceko egoiliarrak eta hainbat herritar ere elkartu dira txupinazoa ikustera. Azken egunetan eta hilaren 15 bitartean Bizkaiko Markina-Xemein herriko eta inguruetako hainbat gazte Beran egonaldia egiten ari dira, eta horiek ere hurbildu dira ikustera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun