Larhunera mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gaztek abuztuaren 6an

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 2a, 19:00

Larunera mendi irteera eginen du igandean Beti Gazte elkarteak.

Lesakako Beti Gazte elkarteak Larhunera mendi irteera antolatu du abuztuaren 6an. Plaza Zaharrean egin dute hitzordua, kotxez hurbiltzeko. Ibilbide luzea egin behar dutenek, Berako harrobitik abiatuta, igandean 06:45ean gelditu dira Lesakako plazan eta ibilbide laburra egin behar dutenek, Maletetik abiatuta, igandean 07:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun