Paco Pozoren margolanak ikusgai daude Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 31a, 14:00
Paco Pozo Diaz margolariaren lanak hilabete osoan ikusgai izanen dira Berako kultur etxean.

Uztailaren 28tik abuztuaren 27ra irekia dago erakusketa kultur etxean

Paco Pozo Diaz margolariaren akuarela eta olio pinturen erakusketa zabalik da Berako kultur etxeko erakusgelan uztailaren 28tik abuztuaren 27ra, Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatua.

Ordutegiari dagokionez, egunero 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egonen da zabalik. Hori bai, astelehenetan egun osoz itxi egonen da eta igande eta besta egunetan arratsaldez itxia. Berako bestei dagokienez, abuztuaren 3an egun osoz itxia egonen da eta abuztuaren 2an, 4an, 5ean eta 6an arratsaldez itxia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun