Mukixu zubi ingurua ere auzolanean garbitu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 31a, 15:00

Joan den asteburuan bezala, larunbat honetan ere Berako Zia errekan garbiketa lanak egin dituzte auzolanean. Zehazki, Mukixu zubi ingurua garbitu dute, Berako udalak eta Berako Ehiza eta Arrantza elkarteak deituta. Zaborra, adarrak eta enborrak atera eta erreka inguruak garbitu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun