Joseba Irazokik eta Agarak irekiko dute Arantzako Aterpeko kontzertu zikloa

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 27a, 16:00
Joseba Irazoki (argazkian) eta Agara ariko dira Aterpeko udako lehen kontzertuan.

Larunbatean 20:00etan eskainiko dute emanaldia

Bortz kontzertuko musika zikloa prestatu du Arantzako Aterpek uda honetarako. Lehen emanaldia uztailaren 29an, larunbatean 20:00etan hasita eskainiko dute Joseba Irazokik eta Agarak.

Bertze emanaldiak

  • Abuztuaren 5ean, larunbata, 19:30ean Arima Soul System (Lidia Insausti eta Makala) ariko da eta 22:30etik aitzinera DJ Makalak hartuko du lekukoa.
  • Abuztuaren 11n, ortziralea, Janus Lester taldearen txanda izanen da, 19:30ean.
  • Abuztuaren 26an, larunbata, Keu Agirretxea eta Mikel Arakistain gonbidatu dituzte. 19:30ean hasiko da emanaldia.
  • Irailaren 2an, larunbata, reggae doinuak aditzeko aukera izanen da Dingwash taldearekin. 22:30ean hasiko da kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun