Udal taldea osatzeko bilera eginen du ortziralean Arantzako EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 26a, 20:00

Arantzako udalerako taldea osatzeko lanean, bilera deitu du ortzirale arratsaldean Arantzako EH Bilduk.

Joan den maiatzaren 28ko hauteskundeetan Arantzan ezin izan zuten udalerako taldea osatu. Hori horrela, heldu den udazkenera arte EH Bilduko taldea osatzeko aukera denez, ortzirale honetan, uztailaren 28an, 19:00etan, Ekaitza Elkartean, zerrenda osatzeko lehenbiziko saiakera eginen dute.

Arantzako EH Bilduk «izaera ezkerrekoa, independendista eta feminista duten herritar guztiei» egin die bilerara joateko eta parte hartzeko gonbita, «zerrendan aurkezteko asmorik ez izanda ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun