Aurtengo ikuskizuna Reflejos da, 350 musikari nafarrek baino gehiagok parte hartu duten obra batetik eratorritako mundu mailako lehen musika ikuskizun interaktiboa. 2022ko urrian Baluarten, Iruñeko Kongresu Jauregian eta Auditorioan estreinatu zen ikuskizunean musika klasikoa, rocka edo popa entzun daitezke, bertzeak bertze, izen handiko sei musikariren eskutik.
Lesakako emanaldiaren ondotik, uztailaren 25ean Elantxoben (Bizkaia) egin zuten, eta uztailaren 26an Boñaren (Leon), uztailaren 28an Salamancan, uztailaren 29an Badajozen, uztailaren 30ean Santa Barbada de Casan (Huelva), uztailaren 31n Huelvan, abuztuaren 2an Benadaliden (Malaga), abuztuaren 3an Sierra Nevadan (Granada), abuztuaren 4an Beas de Seguran (Jaen), abuztuaren 5ean Consuegran (Toledo), abuztuaren 6an Olmeda de las Fuentesen (Madril), abuztuaren 7an Orbaneja del Castillon (Burgos) eta abuztuaren 11n Pesagueron (Kantabria) izanen dira emanaldiak, berriz ere Nafarroan, abuztuaren 13an, itxiera sorpresa egin aitzinetik.