Bestak 2023

Giro ederra izan dute Alkaiagako bestetan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 24a, 18:00

Asteburu honetan Alkaiagako Santiago bestak ospatu dituzte. Ohi bezala, larunbat arratsaldeko Alkaiaga Trailekin hasi ziren, baina arratsean bote zuten eta gero bokata jatea izan zuten. Igande goizean, berriz, pilota partidak, meza goiko aldeko plazan eta auzotarren bazkaria izan zuten. Bazkalondoa Beñat Mitxelena soinulariak girotu zuen eta auzotarrek zumba saioa ere izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun