Azken bi urteetan bezala, Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituko lehenbiziko proba Igantzin eginen dute irailaren 3an. Lehenbiziko sektorean 4,3 kilometro egin beharko dituzte lasterka, bigarrenean 18 kilometro mendi bizikletan eta hirugarren eta azken sektorean, berriz ere 4,3 kilometro lasterka.
Zortzi proba
Nafarroan bakarra izanen den Igantzikoaren ondotik, Ibarra (irailak 19), Kanpezu (irailak 16), Arespalditza (irailak 30), Durango (urriak 7, Euskal Herriko txapelketa), Amasa (urriak 21), Aia (urriak 28) eta Adunan (azaroak 4) jokatuko dituzte probak.