Bestak 2023

Berako bestetako herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 23a, 11:00

Besten azken egunean, abuztuaren 6an, eginen dute aurten Berako bestetako herri bazkaria. 23 euroko prezioa dute txartelek eta Errekalde eta Kataku ostatuetan daude salgai uztailaren 27a arte.

Bazkaria Toki Ona patioan izanen da 14:30ean eta ondorengo menua izanen dute: txistorra pintxoa, Cesar oilasko entsalada, txerri azpizuna saltsan eta arroza curryarekin eta gasna tarta.

Prezioaren barrenean sartuko dira edateko ardoa, sagardoa eta ura, kafea, likorea eta ogia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun