Herrigunea bortz eremutan banatu dute lehiaketarako: Altzate; Legia, Kanttonberri eta Eztegara; Bera; Agerra eta baserriak. Eremu bakoitzean bi sari banatu dituzte, eta sari berezi bat ere eman dute.
Altzateko eremuan Juana Mari Oroz eta Lourdes Balda izan dira saridunak, eta Sarobek eta Xarmak emandako sariak jaso dituzte hurrenez hurren.
Legia, Kanttonberri eta Iturlandeta eremuan, Fernando Artieda eta Mari Jose del Moral izan dira saridunak eta Kateak Biken eta Xirgilen sariak jaso dituzte.
Bera eremuan Mariasun Lukanbiok Yoanek emandako saria jaso du eta Maria Nieves Astondoak Orozek emandakoa.
Agerran saridun bakarra izan da, Axun Uranga, eta Ostargi optikako saria jaso du.
Baserrien eremuan, aldiz Lorentzoborda eta Etxegaraia etxeak izan dira sariduak eta Ilaiak ileapaindegiak eta Muga Lan Larunek emandako saria jaso dute.
Gainera, Blanca Esther Lasak aipamen berezia jaso du sariketan eta Berako bigarren estankoak emandako saria jaso du.
Sari banaketa ekitaldian Larun Haizpeko kideak eta sariketan laguntzaile gisa aritzen den Berako Udaleko kideak izan ziren.