Bortz kontzertuko zikloa prestatu dute Arantzako Aterpean uda honetarako

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 23a, 10:00

Argazkia: Arantzako Aterpea.

Heldu den larunbatean, uztailaren 29an, hasi eta irailaren 2ra bitarte zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen da Arantzako Aterpean. Joseba Irazoki eta Agararen musika emanaldiak hasiko du uda honetako kontzertu zikloa.

  • Uztailaren 29an, larunbata, Joseba eta Irazoki eta Agarak kontzertua emanen dute, 20:00etan.
  • Abuztuaren 5ean, larunbata, 19:30ean Arima Soul System (Lidia Insausti eta Makala) ariko da eta 22:30etik aitzinera DJ Makalak hartuko du lekukoa.
  • Abuztuaren 11n, ortziralea, Janus Lester talde beratarraren txanda izanen da, 19:30ean.
  • Abuztuaren 26an, larunbata, Keu Agirretxea eta Mikel Arakistain gonbidatu dituzte. 19:30ean hasiko da emanaldia.
  • Irailaren 2an, larunbata, reggae doinuak aditzeko aukera izanen da Dingwash taldearekin. 22:30ean hasiko da kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun