Bestak 2023

Heldu den ortzegunean bukatuko da Berako bestetako danborradan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 11:30

Danborradako parte hartzaileek entsegua izanen dute abuztuaren 1ean.

Berako bestetan danborrada izanen dute aurten ere abuztuaren 4ean eta bertan izena emateko epea ireki dute dagoeneko.

Izena eman nahi duenak uztailaren 27a baino lehen egin beharko du Lixoia, Errekalde eta Kataku ostatuetan, eta 10 euro ordaindu beharko ditu gosariaren eta danborraren truke.

Gainera, danborradako parte hartzaileek abuztuaren 1ean, asteartea entsegua izanen dute 19:00etan Herriko Etxeko Plazan.

Danborrada bestetako ortziralean, abuztuaren 4an izanen da 12:30ean eta Herriko Etxeko Plazatik Altzetarako bidea eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun