Berriz ere munduko txapeldun izan da Uxuri Portu lesakarra taldeka

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 18a, 14:00
Uxuri Portu, taldekako lehian lortutako munduko txapeldunaren urrezko dominarekin harro.

Bakarka, berriz, bere kategorian laugarren izan zen igandean

Uztailaren 14tik 16rako asteburuan jokatu dira Duranan (Araba) trialeko gazte mailako munduko txapelketak, Trial World Youth  Games, eta Lesaka Trial taldeko Uxuri Portu Espainiako selekzioarekin bikain aritu da. Ortziralean taldekako lehia jokatu zen, eta Uxuri Portu munduko txapeldun suertatu zen zen nazio arteko lehia horretan.

Bakarkako lehian, larunbatean, 9 eta 12 urte arteko nesken kategoriako finalerdietan onena izan zen Uxuri Portu. Igandeko finalean, aldiz, ez zuen bere egunik onena izan eta azkenean laugarren izan zen sailkapenean, podiumera igotzeko modurik gabe. Gogoratu behar da joan den urtean Polonian hirugarren izan zela Portu. Halere, bigarren eta hirugarren postuak hurbil izan ditu aurten ere eta munduak laugarren gelditzea ere emaitza bikaina da.

Uxuri Portu Duranan (Araba) jokatutako gazte mailako munduko trial txapelketan lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun