Berako Udalak Ricardo Baroja Eskola Publikoko lehen solairuko komun guztiak berrituko ditu uda honetan. 1970eko hamarkadan eraiki zuten eskola, eta komunak zaharkituak daude. Udan eginen dituzte lanekin, komunak garai berrietara egokituak izanen dira, bai irisgarritasun aldetik eta baita generoaren aldetik ere, mistoak egiteko erabakia hartu baitute.
Komunak berritzeko lanak esleituak daude jadanik, eta 45 eguneko epean eginen dituzte. Kurtso hasierarako dena prest egotea da asmoa.
Udalak ia 100.000 euroko inbertsioa eginen du eskolako lanak egiteko, baina, horietatik 66.000 euro Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen bidez hartuko ditu bueltan.