Udal ordezkarien karguen banaketa egin dute Lesakan ere

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 18a, 15:00
Lesakako udalbatza osatu ondotik, orain ardurak banatu dituzte. Kargu-hartze ekitaldiko argazki honetan EH Bilduko Pello Astiz falta da.

Ekainaren 17an udalbatza osatu ondotik, lan batzordeen banaketa egin dute eta lanean hasia da Lesakako Udala. EH Bilduko Ladis Satrustegi izanen da alkate eta hiru alkateorde izanen dira: Argiñe Ordoki (EH Bildu), Eneko Fernandez (EH Bildu) eta Ione Fagoaga (Geroa Bai), ordena horretan. Horrekin batera, heldu den lau urtetan lanean aritzeko zortzi batzorde osatu dituzte. 

Batzordeen osaketa

Gizarte-ongizatea batzordean Uxue Royo eta Izaskun Rodriguez (EH Bildu) eta Ione Fagoaga eta Joxe Mari Portu (Geroa Bai) ariko dira lanean; Mendiak, nekazaritza eta abeltzaintza batzordean Pello Astiz eta Gabriel Txoperena (EH Bildu) eta Jose Luis Etxegarai (Geroa Bai) izanen dira batzorde kideak; Kultura-kirola eta identitatea batzordean Eneko Fernandez eta Argiñe Ordoki (EH Bildu) eta Jose Luis Etxegarai eta Imanol Goienetxe (Geroa Bai) ariko dira; hirigintza batzordean Ladis Satrustegi eta Argiñe Ordoki (EH Bildu) eta Jose Luis Etxegarai eta Imanol Goienetxe (Geroa Bai); Ogasuna, Kontuak eta langileak batzordean, Ladis Satrustegi eta Izaskun Rodriguez (EH Bildu) eta Jose Luis Etxegarai eta Joxe Mari Portu (Geroa Bai) ariko dira; eta Musika eskolako kontseilu sektorialeko kideak Ladis Satrustegi eta Eneko Fernandez (EH Bildu) eta Ione Fagoaga eta Imanol Goienetxe (Geroa Bai) izanen dira. Eneko Fernandez (EH Bildu) izanen da euskara zinegotzia eta Uxue Royo (EH Bildu) berdintasun zinegotzia.

 

Ordezkariak bertze organoetan

Horrez gain, bertzelako organoetan izanen diren udal ordezkariak ere zehaztu dituzte. Hiri Hondakin Mankomunitatean Ladis Satrustegi eta Eneko Fernandez, Euskara Mankomunitatean Uxue Royo eta Eneko Fernandez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Izaskun Rodriguez eta Pello Astiz. Kiroldegia kudeatzen duen Oilartegi SI enpresa publikoan uda ordezkariak Ladis Satrustegi, Argiñe Ordoki, Imanol Goienetxe eta Ione Fagoaga izanen dira eta Andra Mari Zahar Etxean Ladis Satrustegi, Uxue Royo, Gabriel Txoperena eta Ione Fagoaga.

Horrekin batera, UEMAn Uxue Royo, Eneko Fernandez eta Ladis Satrustegi izanen dira, Berdintasun zerbitzuan Uxue Royo eta Argiñe Ordoki; Nafarroako Antzoki Sarean Eneko Fernandez; suhiltzaileetan, Uraren Bailarak, Cederna Garalur, ANIMSA, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Osasun Kontseiluan Ladis Satrustegik ordezkatuko du Lesakako udala eta Foresnan Pello Astizek.

Herriko ikastetxeei dagokienez, Irain eskolan Ladis Satrustegi izanen da udal ordezkaria eta Tantirumairu ikastolan Uxue Royo eta Arkupe pilotazale elkartean Argiñe Ordokik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun