Jende aunitz bildu da Beran Muga Gabe zirku jaialdian

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 17a, 17:00

Urruñako, Biriatuko eta Berako Udalaren laguntzarekin Muga gabe zirku festibala antolatu du EASAC Urruñako Arte eta Zirku Eszenaren Akrobazia eskolak. Ortziralean beran clown eta zirku tailerra, eta 'Hands some Feet' konpainiaren emanaldiak izan zituzten.

Argazkietan ikusten den bezala, jende aunitz bildu den Herriko Etxeko Plazan zirku emanaldiaz gozatzeko, eta gainera bertaratutakoek taloak dastatzeko aukera ere izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun