Hiru pertsonako taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik barna. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egingo du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnibelarekin, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 105 metrotako desnibela daukana eta azkenak, luzeena, 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukana ibilbidea. Irteera eta helmuga Alkaiagako goiko aldean izanen da.
Antolatzaileek taldeak aldez aurretik eginak izatea gomendatzen dute, eta partaideen izen abizenak emailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbide elektronikora. Talderik izan ezean, antolatzaileek, egunean bertan izena ematen duten parte hartzaileekin taldeak antolatuko dituzte, beti ere kontuan izanda 3ko talde bakoitzean emakumezko bat egon beharko dela.
Errelebo-lasterketarako izen-ematea dohainik izango da. Gainera, lehen hiru sailkatuentzako sariak egongo dira eta dutxa zerbitzua Berako kiroldegian korrikalari guztientzako. Aurten, lasterketaren ondotik egiten den herri afaria beharrean, ogitartekoak izanen dira. Bokata jaterako txartelak Pikabea harategian edo egunean bertan erosten ahal dira.