100 mutiko horietatik, Beti Gazteren harrobiko hamazazpi jokalari badira: Oier Arruabarrena Irurzun, Ibai Criado Arruabarrena, Unai Aranguren Mutuberria, Oinatz Aiestaran Eizmendi, Oier Sanchez Elisalt, Adur Sanchez Elisalt, Jon Semper Irastorza, Ekhi Rojo Rodriguez, Aratz Perez de Arriluzea, Alain Etxepare Aiestaran, Unai Olaetxea Etxeberria, Beñat Irazoki Caramazana, Oihan Oiarzabal Larralde, Telmo Badiola Garrido, Jon Rodriguez Irigoien, Unax Gajate Aleman eta Oier Tapia Iturria. Monitore lanetan ere bertze lesakar bat ari da, Joel Gil Goienetxe, bertze hamar erakuslerekin batera. Baina Nafarroa osotik ez ezik, Gipuzkoa, Araba, Errioxa eta Aragoitik etorritakoak ere badira.
Arduradunek eskerrak eman dizkiete aurten ere bai Lesakako udalari, baita Beti Gazte elkarteari ere, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu zuten hasieran, baina hogeita bat urte hauetan Lesakan laketu dutela onartu dute. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Larunbat eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.
Heldu den astean, 9 eta 11 urte arteko 80 bat haur etorriko dira.