Ireki dute Berako Gau Lasterketan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 13a, 13:30

Berako Manttale Mendi Lasterketa Taldeak Berako Gau Lasterketaren bederatzigarren edizioa antolatu du abuztuaren 1erako.

Izena emateko aukera dagoeneko irekia da, eta helbide honetan egiten ahal da uztailaren 31 arte, 10 eurotan. Lasterketa egunean izena emanez gero, 12 euroko prezioa izanen de. Gehienez ere 200 parte hartzaile izanen dira lasterketan eta aitzineko edizioetan bezala frontala erabili beharko da nahitaez parte hartzeko.

Gau krosa 22:00etan hasiko da eta irteera eta helmuga Merkatu Plazan izanen da. Lasterketa amaitzerakoan luntxa izanen da.

Kategoria bakoitzeko lehenengo hiruek sariak izanen dituzte, eta horrez gainera lehenengo bi kuadrillek ere saria dute. Kuadrillak lau korrikalarik osatuko dituzte, eta guttienez emakumezko bat izan beharko da kuadrilla bakoitzean. Irabazlea zein den aukeratzeko talde bakoitzeko lehenengo hiruen postuak hartuko dituzte kontuan, baina helmugara ailegatu beharko dira laurak.

Ibilbidea

7,4 kilometroko distantzia izanen du lasterketak, 300 metro positiboko desnibelarekin. Ondorengo ibilbidea izanen du lasterketak: Altzateko Merkatu Plaza, Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun