Munduko gazte mailako trial txapelketan parte hartuko du Uxuri Portu lesakarrak asteburuan Gasteizen

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 13a, 17:00
Uxuri Portu hirugarren izan zen joan den urteko munduko txapelketan Polonian, Alemania eta Japoniako txirrindularien gibeletik. Orain, Euskal Herrian izanen du podiumera igotzeko aukera.

Uztailaren 14tik 16ra jokatuko da Trial World Youth txapelketa Duranan (Araba) eta berriz ere podiumera igotzeko lehian izanen da hamar urteko txirrindularia

Uztailaren 14tik 16rako asteburuan jokatuko dira Duranan (Araba) trialeko gazte mailako munduko txapelketa Trial World Youth  Games eta Lesaka Trial taldeko Uxuri Portu Espainiako selekzioarekin arituko da.

Joan den urtean Wadowicen (Polonia) jokatutako nazioarteko taldekako txapelketan munduko txapelduna suertatu zen Uxuri Portu taldeka eta bakarka hirugarren, 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian, Alemania eta Japoniako ordezkarien gibeletik.

Orduan bederatzi urte bertzerik ez zituen eta ea aurten, hamar urterekin eta urtebete gehiagoko eskarmentuarekin, bakarkako emaitzak hobetzen dituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun