Bestak 2023

[ARGAZKIAK] Mariatxiak eta euskal doinuak uztartuak Lesakako sanferminak borobiltzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 12a, 14:00

Lesakako sanferminek azkenekoak eman zituzten astelehenean. Baina besta giroa goi-goian zela bukatu zuten, Puro Relajo taldeak eskainitako emanaldi ederrarekin. Plaza jendez betea, inor ez zen eserita gelditu eta mundu guztia dantzan eta kantuan paratu zuten, mariatxiak, betiko euskal doinuak eta berriagoak nahasi zituen errepertorioan. Puro Relajokoek gonbidatuta, Bankako Menditarrak ere kioskora igo ziren, elkarrekin ‘Agur Zuberoa’ kantatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun