Berako bestetarako pilota profesionaleko jaialdi handia antolatu du aurten ere ASPE enpresak, Berako udalaren laguntzarekin. Lehenengo partidan Peio Etxeberria eta Gaskue, Zabala eta Bikuñaren kontra ariko dira. Partida estelarrean buruz burukoan eta binakakoan txapeldun izan den Elordik Zabaletarekin jokatu du. Altuna III.a eta Rezusta izanen dituzte arerio.
Pilota jaialdia abuztuaren 4an izanen da Eztegara frontoian, 17:30ean hasita. Sarrerak aitzinetik Agara prentsan daude salgai eta baita esteka honetan ere.
Partiden aitzinetik, Berako Udalak omenaldia eginen die herriarteko txapelketa irabazi duten pilotariei.