Erizain edo laguntzaile aritzeko lan eskaintza egin dute Lesakako Andra Mari Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 12a, 12:00

Andra Mari zahar etxean lan egiteko eskaintzak plazaratu dituzte.

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeak erizain eta laguntzaile lanetan aritzeko lan deialdia egin du. Interesatuak dauden pertsonek curriculuma andramari@lesaka.eus edo tsocial@lesaka.eus helbide elektronikoetara bidali behar dute

Erizain aritzeko, erizaintzan diplomatua edo graduatua den pertsona behar dute. Mugagabeko kontratua eskainiko zaio, oposizio-lehiaketa bitartez lanpostua betetzen den arte. Astelehenetik ortziralera goizez ariko litzateke.

Laguntzaile aritzeko ere bi lanpostu eskaintzen dituzte, eguneroko jardueretan adinekoei laguntza eman, familiei arreta eman edo erizainei laguntzeko. Erizaintzako zainketa osagarriak, laguntza soziosanitarioko teknikaria edo gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria eskatuko da, baina titulaziorik gabeko izangaiak ere baloratuko dituzte. Goizez, arratsaldez, edo izangaiak prest badaude, gauez ere, lan egin daiteke.

Curriculumak andramari@lesaka.eus edo tsocial@lesaka.eus helbide elektronikoetan aurkeztu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun