Abuztuaren 6a baino lehen Etxalarko hilerriko hilobiak garbitzeko eskatu du udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 12a, 16:00

Etxalarko Udalak bando bidez jakinarazi duenez, hilerriko hilobiak garbitzeko azken eguna abuztuaren 6a izanen da. Egun horretatik aitzinera garbitu gabe daudenak udalak eginen ditu jabeen gain, hilobi bakoitzeko 10,15 euro kobratuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun