Alde batetik, martxan diren proiektuen berri emanen dute. Azken hilabetetan hainbat bide eta pista moldatzen ari dira eta horien berri ematez gain, udan eginen dituzte azienda azpiegituren hobekuntza lanak ere aurkeztuko dituzte. Gainera, heldu den urtean mendi komunaletan egin beharrekoen proiektua aurkeztu eta landuko dute. Horrez gain, pare hartzaileek proposaturiko edozein gai ere aztertuko dute.
Udalak oroitarazi du batzorde irekia dela eta interesa duen edozeinek parte hartzen ahal duela bertan.