Aurten balkoi lehiaketaren zortzigarren edizioa egiten ari dira, Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak antolatua eta Berako Udalaren eta Gobernuaren laguntzarekin.
Herrigunea bortz eremutan banatu dute: Altzate; Legia, Kanttonberri eta Eztegara; Bera; Agerra eta baserriak.
Sariak uztailaren 19an, heldu den asteko asteazkenean banatuko dituzte 20:30ean, Herriko Etxeko plazan eginen duten ekitaldian.