Zia erreka garbitzeko auzolana eginen dute uztailaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 11a, 13:00

Berako Udalak eta Ehiza eta Arrantza elkarteak elkarlanean Zia errekaren garbiketa antolatu dute uztailaren 22rako. 09:00etan hasiko dira Altzateko plazan eta Lamixenen hasi eta Bidasoa ibaira arteko tartea garbituko dute. Uztailaren 20a izanen da izena emateko azken eguna.

Errekan dagoen zaborra bilduko dute, plastikoak, ontziak... eta baita azken uholdeetan erreka bazterrean geldituko materiala eta traban dauden enborrak eta landaredia ere. Lur eremu pribatuen jabeei beraien erreka bazterrak garbitzeko ere eskatuko diete. Lan hori dena egiteko taldeak osatuko dituzte eta zonaldeka antolatuko dira.

Ekitaldian parte hartzeko izena eman beharko da 948 63 00 05 zenbakira deituta (09:00-13:00) edo bera@bera.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Uztailaren 20a izanen da izena emateko azken eguna.

Zabor bilketarako eskularruak eta oinetako egokiak eramatea gomendatu dute,  litekeena delako errekan sartu behar izatea. Gainera lanerako tresneria duenari ere eramateko gomendioa egin diote. Azaldu dutenez aihotza, igitaia, aizkorak, zerrak... eta antzeko materiala beharko dituzte.  Motozerrak eta desbrozadorak erabiltzeko asmoa ere badute  eta erraminta horiek dituztenak eta erabiltzeko prest daudenek izena ematerakoana adierazi beharko dute.

Behin errekatik zaborra aterata materiala biltzeko udalak lau kontenedora paratuko ditu, bi herrigunean eta bertze bi Lamixenen. Ekitaldua bukatzeko 12:30ean parte hartzaile denentzat hamaiketakoa izanen da Ehiza eta Arrantza elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun