Sanferminetako azken eguna izan zen atzokoa Lesakan, nahiz eta gaur goizaldera arte luzatu duten batzuk. Bestak borobiltzeko hainbat ekitaldi izan zituzten astelehenean: Bankako Menditarrak kantuan ibili ziren Zahar Etxean eta Alondegiko arkupetan. Eguerdian betizuak izan ziren plazan eta ttikiendako entzierroa, baita bermut feminista eta herri bazkaria ere. Arratsaldean, Txakaindik jaitsiera egin zen, musika bandaren Zortziko doinuarekin. Puro Relajo taldeak dantzan paratu zituen plazara bildutakoak eta gauerdian ‘Gaixoa ni’ kantatu zuten, Elutxa txarangarekin. Guttiago falta da 2024ko sanferminetarako!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.