Bestak 2023

Bankako Menditarrekin giro ederra izan dute Lesakako zahar etxean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 10a, 13:00

Eguraldi ederra lagun, Bankako Menditarren kantaldiaz gozatu dute gaur goizean Lesakako zahar etxeko egoiliarrek, langileek eta bisitariek. Emanaldi polita egin dute eta jendea kantari aritu da euren arrimuan.

Gaur bukatuko dituzte Lesakako sanferminak. 14:30ean herri bazkaria eginen dute Eltzeta Plazan eta ondotik musika emanaldia izanen dute. 17:00etan Kulki, haurrentzako herri kirolak izanen dira Harriondoan eta 18:00etan Txakaindik jaitsiera, zortziko doinuarekin. 20:30ean Puro Relajo taldeak emanaldia eginen du Plaza Zaharrean eta 00:00etan borobilduko dituzte lesakarrek bestak Elutxa txarangaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun