Bestak 2023

Bestetako edalontzien bilketa antolatu du Berako Txosna Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 10a, 14:00

Txosnetako edalontziei bigarren bizitza bat emate aldera, edalontzi bilketa antolatu dute Beran.

Larunbatean, hilaren 15ean Berako Txosna Batzordeko kideek edalontziak bilduko dituzte Iamotenean 18:00etan hasi eta 20:00ak arte. Helburua, herritarrek etxean dituzte edalontziak biltzea, eta herriko bestetan bigarren erabilera ematea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun