Zubimuxu eraisteko lanak bukatuta errepidea ireki dute Legia karrikan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 7a, 17:30

Berako Legia karrikako 46. zenbakian dagoen Zubimuxu etxea erori zen joan den igandean, eta eremu arriskutsua zenez, eraiste lanak egin dituzte aste honetan. Kaltetutako eremua itxita egon da egunotan, baina gaur, berriz ere ireki dute ibilgailuentzat eta oinezkoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun