Bestak 2023

Onin errekaren bazterrean dantzatu dute Lesakako dantzariek San Fermin egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 7a, 14:06

Irudi ikusgarriak utzi dituzte bertze behin Zubigainekoak eta Bandera dantzak Lesakan San Fermin egunean. Ezpata dantzariak Beñat Ordoki, Beñat Conde, Jonan Fagoaga, Antton Petrirena, Joel Gil, Jon Erro, Bittor Etxabide, Iker Pikabea, Martin Etxegarai, Andoni Arriola, Xuban Larretxea, Maddi Ane Txoperena, Xabi Larretxea, Urki Txoperena eta Pello Telletxea izan dira. Bandera dantzan, berriz, Pello Apeztegia aritu da berriz ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun