Bestak 2023

Aurtengo Arantza Rockeko egitaraua prest du Arantzako Gazte Asanbladak

Abuztuaren 19an eginen dute Arantza Rock jaialdiaren 26. edizioa eta talde gonbidatuak zein izanen diren aste honetan jakinarazi du Arantzako Gazte Asanbladak: Ilunabarrean Matraka elektrotxangak girotuko ditu karrikak eta 23:30ean kontzertuak hasiko dira: Deserrite, Burutik eta Kamuts taldeak igoko dira oholtza gainera. Sarrera bortz euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun