Bestak 2023

[ARGAZKIAK] Lesakako sanferminetako danborrada nagusia iruditan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 7a, 08:30

Atzo hasi zituzten sanferminak Lesakan eta irudiotan atzo arratsaldeko danborrada nagusiko irudiak ageri dira. Gaur, berriz, egun haundia izanen dute: San Fermin Eguna. Ezpata dantzariak orain aterako dira. Ikusi hemen gaurko eta asteburuko egitaraua, ezpata dantzarien izenak eta bertze hainbat xehetasun.

Atzo goizean Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira egin zuten eta 12:00etan Beti Gazte Sokatira Taldearen izenean Karmele Pikabeak eta Paxkual Tabernak botatako txupinazoarekin lehertu zen besta. Txupinazoaren ondotik, Presoak Etxera! hitzordua egin zuten Arranon eta arratsaldean Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia eta danborrada nagusia izan zituzten, bertzeak bertze.

Gaur San Fermin eguna dute, eta goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak.

Uztailak 7, ortziralea, San Fermin eguna

08:30ean Ezpata dantzarien meza isila. Joan-etorria  Txistulari taldearen laguntzaz eginen da.

10:30ean Udalbatza bertze agintariekin, Ezpata dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskol ttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den  ZUBIGAINEKOA dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.

Hauek izanen dira ezpata dantzariak: Beñat Ordoki, Beñat Conde, Jonan Fagoaga, Antton Petrirena, Joel Gil, Jon Erro, Bittor Etxabide, Iker Pikabea, Martin Etxegarai, Andoni Arriola, Xuban Larretxea, Maddi Ane Txoperena, Xabi Larretxea, Urki Txoperena eta Pello Telletxea.

18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek Zantzomonona, Esku dantza, Aurreskua eta  Jora eta Porrusalda dantzatuko dituzte.

Goizeko ezpata dantzariekin batera, arratsaldeko saioan hauek parte hartuko dute: Amaia Leiza, Haizea Txoperena, Matixa Telletxea, Ainara Otxoteko, Irantzu Goienetxe, Leyre Arretxea, Jasone Maia, Haizea Etxeberria, Laura Prieto, Neskur Etxenike, Maddalen Lopez, Ane Etxepeteleku, Ainhoa Larralde, Itxaso Berrozpe eta Ane Otxoteko.

19:00etan Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak:  Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain eta Eneko Lazkoz. Gai jartzaile: Josu Sanjurjo.

23:00etan Musika Plaza Zaharrean  IRATZAR Taldearekin eta DJ Aiakate txosnetan.

23:00etatik 07:00etara Puntu Morea Eskol Ttikin.

 

Uztailak 8, larunbata, Peñen eguna

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin.

09:00etan Peñen gosaria.

10:00etan Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin.

12:00etan Betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin.

17:00etan Haurrentzako Sakanako poni ttikiak Eltzeta Plazan.

18:00etan Peñen elkartzea Elutxa Txarangarekin peñen jaitsierarako.

20:00etan OstiKda Elektrotxaranga.

23:00etan Gabenara Taldea Plaza Zaharrean eta DJ Infernu txosnetan.

23:00etatik 07:00etara Puntu Morea Eskol Ttikin.

 

Uztailak 9, igandea, Haurren Eguna

08:30ean diana Lesakako Gaitariekin.

10:30ean Haur eta gurasoen danborrada, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Elutxa Txarangak lagunduta.

Ondoren Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.

Goiz eta arratsalde Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.

12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin.

17:00etan Frontoian eskuzko  pilota partidu profesionalak. Emakumezkoak: ALDAREGIA-ORBEGOZO/ ARRIETA-R.LARRAMENDI

Gizonezkoak, banaka, lau eta erdian: ETXEBERRIA/ AMIANO

Bikoteka: LABAKA-MERINO/ XALA-BERJERA

19:00etan Elutxa Txaranga karriketan.

20:00etan eta 00:00etan Bada Giro Taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.

 

Uztailak 10, astelehena, Herritarren Eguna

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin.

11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, BANKAKO MENDITARRAK. Ondoren Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua.

11:00etan Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.

12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin..

14:30ean Herri Bazkaria Eltzeta Plazan.

Ondotik Musika emanaldia.

17:00etan Kulki, Haurrentzako herri kirolak Harriondoan.

18:00etan Txakaindik jaitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.

20:30ean Puro Relajo taldea Plaza Zaharrean.

00:00etan JAI-HILAK Elutxa Txarangarekin.

 

TXOSNA BATZORDEAREN EGITARAUA

Uztailaren 7a, ortziralea

23:00etan DJ Aiakate.

Uztailak 8, larunbata, Peñen Eguna

18:00etan peñen jaitsiera. 20:00etan OstiKda elektrotxaranga. 23:00etan DJ Infernu.

Uztailak 9, igandea, Gazte Eguna

Eguerdia Gazte bazkaria txosnagunean. Ondotik Bortzirietako uzta bertso poteoa. 23:00etan Fermintxo Rock: Hago Silik, Ziraun, Janus Lester eta El quinto tenedor.

Uztailak 10, astelehena

12:30ean bermut feminista. Eguerdian herri bazkaria. 00:00etan Gaixoa ni, gaixoa zu!

Uztailak 11, asteartea

Desmuntatzea eta salseo afaria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun