Igantziko, Etxalarko, Arantzako eta Sunbillako lurrak hartuko lituzkeen Azkua proiektu eolikoari buruz, hitzaldi informatiboa egin zuten astearte arratsaldean Igantzin. Proiektuarekin kezkatuta dauden herritarrek sortu duten Igantzi Bizirik taldeak antolatu zuen, eta herritar ugari bildu zen Baratzondon egindako saioan. Sustrai Erakuntza taldekoek hartu zuten hitza eta Endara Bizirik taldekoak ere gonbidatu zituzten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.