Bete beharreko baldintzak hauek izanen dira: euskaraz jakitea, ordezkapena egin behar denean lanerako prest eta libre egotea eta ordezkapena egin ala ez, egin beharreko lana aitzinetik ikasteko borondatea izatea. Aukeraketa egiterakoan, berriz, heziketarekin zerikusia duen formakuntza izatea, herritarra izatea, langabezian egotea eta eskolako ikasleen guraso izatea hartuko dituzte kontuan.
Zaintzailearen ordezkoa irailean hasiko da lanean, eszedentzia bat ordezkatzeko, eta baimen horrek iraun bitartean lanean segituko du. Guraso elkarteak iragarri duenez, hasiera batean ikasturte osorako izanen da.
Langileek eskolako egutegia izanen dute, eta ordutegiari dagokionez, sukaldaria 09:00etatik 15:00etara eta zaintzaileak 12:50etik 14:20ra ariko dira.
Izen ematea
Soldata ostalaritzako hitzarmenaren araberakoa izanen da eta izena eman nahi duenak Arantzako Guraso Elkartearen helbidera idatzi beharko du (arantzakogurasoelkartea@gmail.com) eta curriculuma e-mailez bidali edo guraso elkarteko buzoan utzi beharko du uztailaren 22a baino lehen. Zalantzaren bat duenak telefono hauetako batera dei dezake: 669 34 67 57 edo 677 65 33 84.