Donosti Cup futbol txapelketa jokatzen ari dira egun hauetan Beran eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 5a, 17:30
Paterna eta Irungo Landetxaren arteko partida Lesakan.

Donosti Cup haurren futbol txapelketa entzutetsua jokatzen ari dira uztailaren 3ean hasi eta 9ra bitartean, eta tartean partidetako batzuk  eskualdeko herrietan jokatuko dituzte, Berako Matzada futbol zelaian eta Lesakako Mastegin.

Herrialde aunitzetatik etorritako gazteak ari dira futbolean egun hauetan torneoan, eta tartean dira Berako Gure Txokoa taldeko infantil mailako mutikoak ere. Hiru partida jokatuko dituzte denera, horietan azkena, bihar Matzadan 19:00etan Arin Luzienen kontra.

Beran bihar eta etzi, uztailaren 6an eta 7an izanen dira partidak, eta Lesakan, aldiz, bihar jokatuko dituzte azkenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun