Uztailaren 14tik 16rako asteburuan jokatuko dira Duranan (Araba) trialeko gazte mailako munduko txapelketa Trial World Youth Games eta Lesaka Trial taldeko Uxuri Portu Espainiako selekzioarekin arituko da.
Joan den urtean Wadowicen (Polonia) jokatutako nazioarteko taldekako txapelketan munduko txapelduna suertatu zen Uxuri Portu taldeka eta bakarka hirugarren, 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian, Alemania eta Japoniako ordezkarien gibeletik.
Orduan bederatzi urte bertzerik ez zituen eta ea aurten, hamar urterekin eta urtebete gehiagoko eskarmentuarekin, bakarkako emaitzak hobetzen dituen.